Bilatu Sortu.eus-en

Bilaketa aurreratua

Nor gara

Sortu erakunde nazionala da eta, beraz, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan antolatzen da. Nafarroa Garaiko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako XXXX herri eta eskualdetan antolatuta gaude. Laburdi Nafarroa Behera eta Zuberoan hiru herrialdeen mailan antolatzen gara. Bestetik, Sortu alderdi/mugimendua denez, antolaketarako esparru horizontalak eskaintzen ditu: Sareak, Tailerrak eta Dinamika Aktibista Propioa besteak beste.

Sorturen misioa Euskal Herriaren prozesu independentista eraldatzailea dinamizatzea eta hartarako ekimen politikoak sustatzea da. Bere kide gehienak militante dira koalizio politikoetan eta herri mugimenduetan.

Antolaketa esparruak

Kongresua
Kongresua da Sorturen erabaki organo gorena eta bost urtean behin ospatzen da. Afiliatuek dute bozkatzeko eskubidea.

Nazio Konferentzia/Nazio Batzarra
Nazio Konferentzia urtean behin ospatzen du Sortuk eta kongresu arteko erabaki organo nagusia da. Boto eskubidea afiliatuek soilik duten arren, hausnarketarako eta eztabaidarako espazio irekiak eskaintzen ditu.

Nazio Batzarra Sortuk urtean zehar deitu dezakeen marko nazionala da, afiliatuek ildoari buruzko erabakiak hartzeko.

Nazio Batzar Delegatua
Nazio Batzar Delegatua Sortuk urtean zehar deitu dezakeen marko nazionala da, eta herrietako ordezkariek parte hartzen dute bertan.

Herri Batzarra
Herriko erabakitze-organo gorena da eta Sortzaileen (afiliatuen) topagune nagusia da.

Plaza Hutsa
Plaza Hutsa Sortuk antolatzen duen urtean behineko zita da. Sareetan antolatuta dagoen kidegoa eta bere militantzia herrigintzako esparru ezberdinetan garatzen duen kidegoa biltzen duen gune irekia da, esparru horiekiko hausnarketa estrategikoak egiteko, partekatzeko eta prozesu independentista orokorrarekin lotzeko.

Sareak
Sortuk Kongresuan erabakitako zazpi dinamika edota lan eremu estrategikoetan parte hartzen duen edo interesa duen kidegoa antolatzeko esparruak dira Sareak. Zazpi esparru horiek dira:

  • Lan eta bizi baldintzak
  • Feminismoa
  • Euskalgintza
  • Ekologismoa
  • Jatorri eta kultur aniztasuna
  • Hezkuntza mugimendua
  • Herrigintza eraldatzailea eta burujabetza(k)

Dinamika Aktibista Propioa
Sortuk dinamika mobilizatzaile edo “aktibista” propioa du. Aktibistei irekia den dinamika da, batzuetan kanpaina forma hartzen duena eta beste batzuetan berriz salaketa ekimen puntualak dira. Beti ere, aktibismoa berrituz, ekintzak berak zirrara eragitea bilatzen du.

Nazio Kontseilua eta Nazio Idazkaritza

Nazio Idazkaritzaren osaketa

  • Arkaitz Rodriguez Idazkari Nagusia
  • Nuria Alzugarai Idazkari Teknikoa (idazkari orde lehena)
  • Oihana San Vicente Barne Koordinatzailea (idazkariorde bigarrena)
  • David Pla Norabidetze Estrategikorako Gunearen arduraduna idazkariorde hirugarrena)
  • Kizkitza Gil de San Vicente Ekintza Politikoko arduraduna
  • Xabi Iraola Herrigintza arduraduna
  • Itsasne Fernandez Barne antolaketako arduraduna
  • Gotzon Elizburu Komunikazio arduraduna
  • Elena Beloki Nazioarteko arduraduna
  • Haimar Altuna Gatazkaren ondorioen konponbiderako batzordearen arduraduna
  • Lur Albizu Nafarroa Garaiko arduraduna
  • Jon Iker Aramendi Arabako arduraduna
  • Paul Laka Bizkaiko arduraduna
  • Haritz Arzallus Gipuzkoako arduraduna
  • Mikel Irastorza Ipar Euskal Herriko arduraduna

Nazio Kontseiluaren osaketa

  • Ane Sainz-Espiga Bizkaiko irizpidez hautatua.
  • Iker Alcedo Nazio irizpidez hautatua.
  • Txoli Mateos Nazio irizpidez hautatua.
  • Maddi Isasi Arabako irizpidez hautatua.
  • Haizea Kortabarria Nazio irizpidez hautatua.
  • Aiora Epelde Nazio irizpidez hautatua.
  • Iker Araguas Nazio irizpidez hautatua.
  • Ibai Redondo Gipuzkoako irizpidez hautatua.
  • David Oroz Nafarroa Garaiko irizpidez hautatua.
  • Klara Rouget Ipar Euskal Herriko irizpidez hautatua.
  • Asier Zamorano Nazio irizpidez hautatua.

Koalizioak

Sortuk aldaketa politikoa gauzatu ahal izateko, indar metaketaren aldeko apustua egiten du. Euskal Herrian eta Europan hainbat koaliziotako kide da Sortu.
EH Bildu
EH Bai
European Left (PIE)
GUE/NGL