Sortu erakunde abertzalea da, eta Euskal Herriaren independentzia eskuratzea da bere misio nagusia; independentzia, herri gisa ditugun eskubide nazionalak bermatzeko tresna delako estatu propioa izatea; independetzia, aldaketa politikorako tresna delako.
Euskal nazioaren eraikuntza askapen hautua da Sorturentzat. Burujabetza nahi dugu garaiko erronkei erantzuteko eta, oro har, Euskal Herritik mundu – jendarte eredu – berria eraikitzeko. Dena erabaki nahi dugu, dena aldatu ahal izateko.



